XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Gaur nerekin betiko zorionean izango zera.

Orobat, ona, on utsa izan zan Jesus'en Biotza Damasko bidean Saulo'ri ots egin zionean: Saulo, Saulo nere aurka zergatik zabiltza?.

Gogor da zuretzat akulluaren eztenari ostikoka aritzea.

Eta Saulo Kristauen etsayik aundiena kristauen adiskiderik aundiena itzultzen da.

Agustiñekin ere ezin obea izan zan Jesus'en Biotza; urte askoz lizunkerizko pekatuetan ondatua zegon Agustin ura gero zeruko izar argia biurtu bai zuen.

Irakurle: Au bera ikusiko dezu Kortona'ko Margaritaren bizitzan.

Urte batzuetan pekatuak oso zikindua iduki zuten anima ura, gero, damutasunak urte barruan garbitu eta goi-maitasunak edertasun zoragarria erantsi zion.

Baliteke bizitza au ez ezagutzea.

Artu bada zure eskuetan eta gogoz irakurri zazu.

Eta mariñela gau illunean, itxas asarretuaren erdian, olatu porrokatuekin burruka dabillen bezela, zu ere era berean zure buruarekin burruka bazabiltza, bear bada etsita, zerurik zuretzat ez dagolakoan, artu eskuetan eta irakurri Margaritaren bizitza.

Eta zuk uste arren, betiko galdua zeundela, baditeke zuk gutxien uste dezunean, itsas baztarreko argia zure begien aurrean agertzea.

Orduan pozaren pozaz esango dezu: Bizirik aterako naiz... itsas bazterra arrapatuko det.

Arretaz bizitza au irakurtzen badezu, garbi ikusi bear dezu egiaz bazter gabea dala gure Jaungoikoaren errukia!.

Berak bai daki pekatari aundiak santu egiten.